Joseba AURKENERENA|02/08/2019 07:10|0 commment
Dubedat, Baionako  kortsario ausarta

IRITZIA: XVI eta XVIII mendeen artean  Euskal Herriko kostaldea pirata eta kortsarioen habia izan zen. Euskal itsasgizonek, balearen edo bakailaoaren arrantzaz aritzeaz gain, ainitzetan, arraunak eta arpoiak utzirik, ezpatak eta zizpak hartzen zituzten itsasoetan barna eraso eginez eta ebatsiz  ibiltzeko. Adoretsuak eta beldurgarriak ziren. Horietako bat dugu Baionako Pannecau karrikan, XVIII mendean sortu zen Dubedat ospetsua.

Joseba AURKENERENA|22/07/2019 09:00|0 commment
Joxe Mari Murga, jauntxo, ibiltari eta idazle

IRITZIA- XIX. Mendearen hastapenetan orientalismoa pil-pilean zegoen mendebaldeko Europan eta ainitz izan ziren etxea eta familia utzirik, arabiar zibilizazioaren bila abiatu zirenak. Orduko gizarte estuaren itomenetik ihes egiteko modua zen. Ibiltari horietako bat izan zen Joxe Mari Murga jauntxo bizkaitarra.

Joseba AURKENERENA|08/07/2019 14:05|0 commment
Asisko, Xaho, Deulofeu eta independentzia

IRITZIA- Alexandre Deulofeu pentsalari eta ikertzaile katalanak inperioen zikloari buruzko ikerketa handiak egin zituen. Haren irudikoz, espainiar inperioa laster desagertuko da eta mendean dituen herriek, Kataluniak, Euskal Herriak… independentzia erdietsiko dute. Frantses inperioa ere maldan behera dago, eta mende honen azken erdialdean desagertuko da. Beren menpeko herriek askatasuna ezagutuko dute eta Pirinioetako sasi mugak banaturiko herriek batasuna lortuko dute. Herri ttikien tenorea izanen da.

Joseba AURKENERENA|20/06/2019 17:10|0 commment
Eguzkiaren besta  eta lurraren indartzea

IRITZIA- Udako solstizioa gainean dugu, Donibane Gaua, Jondane Johane…, eta horien inguruko sua, dantzak, kantak eta gainerako errito zaharrak. Jadanik, herrietan besta prestatzen hasiak dira: su-metak egiten, lizar adaxkak ateburuetan jartzen, lizarra edota gereziondoa herrietako plazan ezartzen, elorrizuriko adaxkak sukaldeetan ipintzen… Eguzkia indartsu datorkigu eta laster zeruko gaina ukituko du. Ekiaren gaua da eta euskaldunok gogotik gurtzen dugu.

Paxkal Lafitte, Filipe Aramendi, Eneko Aldana, Leire Larrasa, Claire Legardinier eta Iker Elizalde|17/06/2019 07:15|1 comment
G7: arduragabekeriaren gailurra

IRITZIA- Hego Lapurdiko hainbat hautetsik abuztuan Biarritzen iraganen den G7 gailurrak izanen dituen eraginak deitoratu dituzte iritzi artikulu honen bidez.

Joseba AURKENERENA|12/06/2019 07:35|0 commment
Raimundo Lanas, Nafarroako jotari handia

IRITZIA- Raimundo Lanas izan da, zalantzarik gabe, Nafarroak izan duen jotari handienetako bat. Euskaraz ere ederki kantatzen zuen. 1939an, 31 urterekin hil zen. Hauxe da Joseba Aurkenerenak artikulu honetan azaltzen diguna.

Joseba AURKERENA|03/06/2019 06:55
Hegoak Taldea, Lapurdiko kantuaren aitzindari

Euskal kantua arrapizte aroan dela erran daiteke, eta horretan eragile handiak izan ziren 70eko hamarkadan, Euskal Herri osoan sortu eta zabaldu ziren taldeak. Horietako bat dugu Hegoak taldea Lapurdin itzal handia utzi zuen talde gaztea. 1975ean sortu zen Donibane Lohizunen. Aitzineko hamarkadan Alegera taldeak Lapurdiko bazterrak alaituak zituen euskal kantuaren xarmaz. Ziburun bazen ere Arrantzaleak taldea luzaz iraun zuena eta Lapurdiko kostaldean erabateko eragina eta arrasto sakona utzi zituen talde alai eta miresgarria.

Joseba AURKENERENA|23/05/2019 09:05|0 commment
Iñoxenxio Gaztelumendi  eta Urruñako pianoa

IRITZIA- Piano soinuak erakarririk hurbildu zen Joseba Aurkenerena Urruñako Barruko Izarra izeneko etxera. Nekane nagusiak pianoaren jabe izan zen aitatxiren istorioa kontatu zion.

Egoitz URRUTIKOETXEA|18/05/2019 09:55|0 commment
Estatu arrazoinaren espektakulua

IRITZIA- Josu Urrutikoetxea atxilotu zuen poliziak maiatzaren 16an. Bere semea den Egoitz Urrutikoetxeak gertariaz hausnartu du. “Iraganean katramilaturik nahi gaituzte”.

Joseba Aurkenerena|07/05/2019 13:50
Aita Mari, lo egin ezazu baga soinuaz!

Aita Mari zenaren bizia oroitarazi du Joseba Aurkenerenak aste honetako eleka sailean.

Page 1/ 15
KLIK
Gaur 8

Lerro hauen gainean ageri den argazkia Aljeriako Independentzia Gerraren garaian egindakoa da, 1954 eta 1962 bitartean, deskolonizazio prozesu betan. Garai hartan, soldaduska egiten ari ziren Ipar Euskal Herriko ehunka gazte errekrutatuak eta borrokara behartuak izan ziren. 102 euskal gaztek galdu zuten bizia. Argazkia Heletako (Nafarroa Beherea) Piarres Aintziart idazleak egindakoa da, 1960an, Aljeriako Chellala herrian, eta soldaduska egiten ari zen konpainiarekin ageri da bertan. Argazkiaren ezkerreko aldean dagoena da Piarres eta argazkia etxekoei bidaltzeko egin zuen. Piarres berak honakoa idatzi zuen 2003an bizitako esperientziaren inguruan: «Oraindik oso gai mingarria da niretzat, oraindik errudun sentitzen naiz, nahiz eta badakidan nik ez nuela ezer txarrik egin… Ez genuen deus esan eta gerrara joan ginen».