Kazeta|15/02/2018 07:45|0 commment |
Sudmine enpresaren egitasmoa bertan behera

Ekonomia Ministeritzak ez dio urrea esploratzeko baimenik eman Sudmine enpresari. Erabaki horren kontrako errekurtsorik ezin du jarri dagoeneko.

Kazeta|14/02/2018 08:00|0 commment
Enplegatzaile eta lana bilatzen duten gazteen arteko topaketa

Biarritzeko Herriko Etxeak udako lanei buruzko topaketa bat antolatu du otsailaren 15erako. Enplegatzaile eta lana bilatzen duten gazteak harremanetan ezartzeko xedea du ekimenak.

Maitane ALDANONDO|GARA
Pedalkadaz pedalkada hazten doan merkatua

Bizikleta elektrikoen erabilera Europan oso zabaldua badago ere, mantso ari da sartzen Hego Euskal Herrian. Bibóo enpresa bilbotarrak horien aldeko apustua egin zuen 2015ean. Txirringak diseinatu, muntatu eta saltzeaz gain, berezko sistema garatzen ari dira ere.

Haritz LARRAÑAGA|31/01/2018 11:37|0 commment
Zahar etxeetan bizi den mina agerian gelditu da

Asteartean Frantziar Estatuan antolatua zen greba eguna zela-eta, jende anitz elgarretaratu zen Hendaiako zahar etxearen aitzinean. Langile, egoiliar, familia eta hautetsiek, denek elgarrekin adierazi zuten haien kezka.

kazeta|31/01/2018 10:00|0 commment
Kabaret gau bat Lurzaindiaren alde

Otsailaren 3an iraganen da Muskildin 9etatik goiti. Arrokiagako Ezkanda etxaldea erosteko baliatuko du dirua Lurzaindiak.

Haritz LARRAÑAGA|30/01/2018 08:15
Macron legea tirabiraren erdian

"Macron legea" indargabetzeko Alarma Soziala sortu zuen LABek. Orain, "edonork erabil dezakeen tresna" ezagutarazteko Ipar Euskal Herria hamar egunetan zeharkatuko duen Tira Bira itzulia abiatuko du.

Kazeta|24/01/2018 09:40|0 commment |
2.400 lanpostu murriztuko ditu Carrefourrek Estatu frantsesean

ZENBAKITAN- Carrefourrek 2.400 lanpostu suntsituko dituela iragarri du. Horrez gain, diru galerak direla eta, DIA markako 273 denda salduko dituela erran du.

Kazeta|23/01/2018 15:10|0 commment
Kostaldeko logika Lapurdi barnekaldera zabaltzea saihestu nahi du EH Baik

Lapurdi barnekaldeko lurra eta etxebizitzaren kudeaketari buruz, deiadarra jo du EH Baik. Bere aburuz, beterik dagoen kostaldeko logika kosta-bitarte eremura zabaltzen ari da. Uztaritze, Kanbo baita Ezpeletan ere, higiezin egitasmoak biderkatzen direla nabarmendu du mugimendu abertzaleak.

Maite UBIRIA|22/01/2018 08:10|0 commment
Hamahiru urte bete dituen EHLGk laborariei babesa ematen segitu nahi du

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hamahiru urte bete ditu sekorearen geroa bermatze aldera akuilu lana egiten. Etorkizunari begira, laborariak sostengatzen eta etxaldeen transmisioa sustatzen segitu nahi du.

Maite UBIRIA|18/01/2018 08:10|0 commment
Energia eredu berria Ipar Euskal Herriko teilatuetan

Energia eredu berri bat argitzen ari da I-Ener elkarteari esker. Herritarren parte hartzea bilatzen duen erakundeak hegalak zabaldu nahi ditu urte berri honetan. Xedera heltzeko, besteak beste, Euskal Elkargoarekin elkarlana sustatu nahi du.

Page 1/ 40

 

ARGAZKI GALERIA
Isabelle MIQUELSTORENA


Zirtzilek Uztaritzeko plaza konkistatu dute otsailaren 13an. Beren dantza eta musikak publikoa loriatu dituzte. Purgiko pilota plazan bukatu den ibilbidean laminak ere agertu dira. Arratsaldeko 19.30ak aldera zanpantzarraren auzia burutu dute parte hartzaileek.