Kazeta|06/12/2018 16:05|0 commment
Iruñeko Volkswagen: zalantza eta kezka langileen artean

Gobernu espainiarrak aldaketa klimatikoaren kontrako lege proiektua presentatu du. 2040 urtetik goiti gas toxikoak igortzen dituzten autoen salmenta debekatzeko deliberoa arrangura sortzen ari da autogileen artean. Hori gertatzen da Iruñeko Volkswagenen lantegian.

Kazeta|06/12/2018 11:00|0 commment
Hendaiako laborantza lurrak eskuratzeko hautagai andana

Legarraldea etxaldearen eta bere 19,5 hektareen salmentak hainbat hautagai erakarri ditu. Horien artean da Hendaiako Hiria. Saferrak abenduaren 13an proposamenik egokiena deliberatu behar du eta eguna hurbildu ahala, tentsioa hozka bat emendatu da.

Kazeta|04/12/2018 14:05|0 commment
ELB zerrenda propioarekin doa Laborantza Ganberako hauteskundeetara

Laborarien ahotsa entzunarazi nahi du ELB sindikatuak Paueko Laborantza Ganbaran. Xedera heltzeko, bere zerrenda propioa aurkeztea erabaki du.

Maite UBIRIA BEAUMONT|28/11/2018 11:50
Macronen diskurtsoak ez ditu eragileak konbentzitu

“Hilabete bukaera” eta “planetaren amaiera”, justizia eta erronka ekologikoa, biak uztartzeko agindua du Emmanuel Macronek atzo iragarri zuen eztabaidaguneak. “Txaleko horiekin” mintzakidetza, berriz, Gobernuaren esku utzi zuen frantses agintariak. Lobby nuklearra alde batera utzita, buruzagi liberalaren agerraldiak inor gutxi ase zuen.

Kazeta|28/11/2018 06:55|0 commment
Hezkuntza: korsikarren zerrenda bozkatzeko deia egin du LABek

Hezkunde nazionalerako hauteskunde profesionaletan ez denez aurkeztuko, LABek Korsikako langileen sindikatua babesteko deia egin du heldu den abenduaren 6an, zehazki STC Education (Sindicatu di i Travagliadori Corsi) zerrenda bozkatzeko eskatuz.

Kazeta|27/11/2018 07:00|0 commment
Urrats berri bat Euroeskualdeko lan eremurantz

Akitania Berria, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa biltzen dituen Euroeskualdeak web atari bat sortu du langileek eta lana xerkatzen dutenek informazio baliagarria izan dezaten.

Kazeta|26/11/2018 06:50|0 commment
LABek irabazi ditu Sokoako hauteskundeak

LABek bosgarren aldiz segidan irabazi ditu Hendaian kokaturiko Sokoa enpresako hauteskundeak. Azaroaren 26an 226 langilek ukan zuten Komite Sozial eta Ekonomikorako langileen ordezkariak hautatzeko aukera.

Maite Ubiria|22/11/2018 06:55|0 commment
Egunero protesta ekimen bakarra “Txaleko horiek”

Erregaien garestitzearen kontra sorturiko “Txaleko horien” mugimenduak protestei segida ematea erabaki du. Hain zuzen, Ipar Euskal Herrian egunero protesta bakarra egitearen alde agertu dira.

Kazeta|20/11/2018 14:35|0 commment
FDSEA 64 laborantza sindikatuak hauteskundeetarako lista aurkeztu du

Pirinio Atlantikoen departamenduko sindikatuen federazioak (FDSEA) Paueko Laborantza Ganbararako hauteskundeei begirako zerrenda aurkeztu zuen. Biarno eta Euskal Herriko aniztasuna biltzen entseatu da. Ez du bat egiten Ipar Euskal Herriak laborantzarako bulego publiko propioa ukaiteko eskakizunarekin.

Kazeta|20/11/2018 07:00|0 commment
Laborantzarako bulego publikoa Gobernu frantsesaren mahai gainean

Lurrama azokaren abiatzearekin batera, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoaren lehendakariak Emmanuel Macronen aholkularien aitzinean Ipar Euskal Herrirako laborantza bulego publikoaren eskaerarekin bat egin zuen.

Page 1/ 49
EUSKAL HEDABIDEAK

Loading player...


Herritarrak, ingurumena, etxebizitza eta ekonomia nola uztartu? Euskal Hedabideek lurralde antolaketaren "korapiloa" aztertu dute. Kazeta.eus, Euskal Irratiak, Iparraldeko Hitza, Herria eta Kanaldudek abenduaren 13an argitaratuko dute erreportaia.

BIDEOA
‘What is bertsolaritza?’
Etxepare Euskal Institutua eta Mintzola Ahozko Lantegia
Loading player...


Bertsolaritza zer ote den atzerritarrei azaltzeko ikus-entzunezkoa da honakoa. Ingelesez eta 20 minutuan euskal kulturan hain errotuta dagoen diziplinaren nondik norakoak azaltzen ditu.