Iurre BIDEGAIN|15/02/2019 22:52|0 commment
Lizeoa antzoki bilakatua

Antzerkigintza emeki-emeki bere tokia egiten ari da Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Iaz Manex eta Ximun Fuchsen “Zazpi senideko” obra errezibitu eta, aurten “Hozkailua” antzezlanaren emanaldiak eskaini dizkiete gazteei. Aste honetan, antzeko egitasmo bat aitzina eramaten ari dira Axut!, Dejabu Panpin Laborategia eta Artedrama Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan.

Kazeta|15/02/2019 09:30|0 commment
Josta Idatz sormen tailerra Amikuzen

Amikuzeko mediatekak “Josta Idatz” izeneko tailerra antolatu du heldu den martxoaren 1erako. Publiko guziari idekitako sormen saio hau Amaia Hennebutte idazleak prestatua da.

Kazeta|12/02/2019 06:35|0 commment
Abbadia gazteluaren bisita, bertsoz lagunduta

Hendaiako euskararen hilabetearen karietara, heldu den martxorako Abbadia gaztelua ezagutzeko bisita antolatu dute. Odei Barroso bertsolari urruñarrak bertso bidez osatuko ditu ibilbidearen xehetasunak.

Kazeta|04/02/2019 06:35|0 commment
Kultura eskubideak eztabaidagai Hiriburun

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Patrice Meyer-Bisch filosofoa eta kultur eskubideen eta aniztasunaren behatokiko sortzailea gomitatu du mintzaldi bat eskaintzeko. Otsailaren 5ean iraganen da Hiriburun.

Kazeta|01/02/2019 22:35|0 commment
Casting berri bat “Akelarre” filmerako

Laster hasiko da “Akelarre” filmaren errodajea eta ekoizleek aktoreak eta figuranteak xerkatzen dituzte. Pablo Agüerok zuzendutako filma 1609 urteko Euskal Herrian kokatuko da.

Kazeta|01/02/2019 14:15|0 commment
Ez Dok Hiru antzezlana ikusgai Senperen

Tartean Teatroak sorturiko “Ez Dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa” antzerki obra heldu den martxoaren 24an ikusi ahalko da Senpereko Larreko gelan. Euskal kantutegian oinarrituriko euskarazko ikusgarrian berrehundik goiti euskal kanta zati agertzen dira.

Iurre BIDEGAIN|01/02/2019 06:40|0 commment
Beren kabalkada prestatzen dute Gamartek, Ainiza-Monjolosek eta Lakarrak

Gamarteko, Ainiza-Monjoloseko eta Lakarrako herritarrak elkartu dira dantza, antzerkia eta kantua nahasiko duen ikusgarri bat antolatzeko xedez. Proiektua prestatzen ari badira ere, emanaldiaren datak finkatu dituzte jada. Kabalkada abuztuaren 23 eta 30ean proposatuko dute Ainiza-Monjoloseko plazan.

Kazeta|31/01/2019 14:20|0 commment
Orkestra Sinfonikoa inauterietan murgildurik

Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoak- Iparraldeko Orkestrak Saint-Saënsen "Animalien Inauteriak" eta Huillet-ren "Oihaneko inauteriak" obren inguruko kontzertu zikloa eskainiko du otsailaren 1etik 3ra.

Kazeta|30/01/2019 07:35|0 commment
Euskaltzaindiak Manex Pagola, Xalbador Garmendia eta Junes Casenave omendu ditu

Euskaltzaindiak 2018an zendutako euskaltzainak omendu ditu. Hori dela eta, Ageriko bilkura baliatu du Euskaltzaindiak Manex Pagolari, Xalbador Garmendiari eta Junes Casenaveri gorazarre egiteko.

Idoia ERASO|29/01/2019 14:00|0 commment
Baionako Euskal Museoak bisitaren errekorra gainditu du

Urtetik urtera bisitarien errekorra gainditzen segitzen du Euskal Museoak. Hirugarren urtez segidan, 60.000 bisitarien muga gainditu du, hain zuzen. Rafa Zulaikak lehendakaritza utzi zuen eta oraindik ez dago ordezkorik. Heldu den hilabeteetan postua betetzeko prozedura abiatuko dute.

Page 1/ 73
ARGAZKI GALERIA
Foku-Hainbat


Kataluniako independentismoaren aurkako epaiketa hasi den egunean elgarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka herritan. «Konponbidea, democracia, llibertat» leloari helduta 60tik gora herritan izan dira protestak.