Idoia ERASO|21/07/2018 08:25|0 commment
Garai batean bezala eramaten dira ezpondetako blokeak

Urtero bospasei aldiz, “Babeslea” itsasontzia Donibane Lohizuneko portutik ateratzen da badiako babesa osatzen duten hiru kai-muturretan hormigoizko bloke berriak jartzeko asmoz. Dagoeneko 50 tonako 20.000 bloke inguru jarri direla kalkulatzen da.

NAIZ|20/07/2018 15:06
21 erakundek osatuko dute Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Ohorezko Patronatua

Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Ohorezko Patronatua eratu da gaur, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusian. Bertan bildu dira patronatua osatuko duten 21 erakundeak, tartean, Ipar eta Hego Euskal Herriko erakunde nagusiak.

Kazeta|20/07/2018 11:18|0 commment
Abian da euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa

Mont de Marsan eta Zaballako presondegiak lotuko dituen bizikleta martxa abiatu dute uztailaren 20ean. Sare eta Bagoazek antolatutako ekimenak euskal presoen eskubideen defentsa aldarrikatzeko xedea du. Lehen helmuga Baiona izanen da.

Iurre BIDEGAIN|20/07/2018 06:50|0 commment
Mihia askatu urratsez urrats

Beste urte batez Euskal Herrian gaindi ibiltzen den barnetegia antolatu du AEK-k. Hondarribitik abiatu eta, euskaltzaleak Ipar Euskal Herrian daude egun hauetan. Berrogei bat ikaslek euskaraz bizitzeko eskubidearen aldarria mendi tontorretara eramaten dute bi astez.

Maite UBIRIA BEAUMONT|GARA
Euskal Elkargoak tokiko moneta kudeatzen duen elkartearekin bat egin du

Baionako Herriko Etxeak ekain hasieran zabalduriko bideari jarraituz, Hendaiako Udalak, lehenik, eta horren ondotik Bastidakoak, hainbat zerbitzu euskotan ordaindu ahal izateko erabakia hartu berri dute.

Kazeta|19/07/2018 10:24|0 commment
Senpere: 72 urteko gizonezko bat hil da aintziran

Zaindutako eremutik at igerian ari zen gizonezko bat hilik atzeman dute uztailaren 18an Senpereko aintziran. Zantzu guztien arabera, itota zendu da.

Kazeta|19/07/2018 07:15

BIDEOA- Planning Familial elkarteak egitasmo berritzailea eman du plantan aurten Baionako besten atarian. Bi egunez, emazteei zuzendutako autodefentsa atelierak antolatu ditu, Zizpa Gaztetxean.

Kazeta|19/07/2018 07:15|0 commment
Eusko Diasporaren gaualdia uztailaren 20an Baionan

“Arteak eta euskal diaspora. XIX-XXI. mendeak” liburua aurkeztuko dute uztailaren 20an Eusko Ikaskuntzak Baionan duen egoitzan. Horrez gain, hizlariek Ibaialde 2017 espedizioko lekukotasunak eskainiko dituzte.

Xan Idiart|18/07/2018 10:50|0 commment
Sei zentral fotovoltaiko berri idekiko dituzte udan

Energia berriztagarria proposatzen duen I-Ener sozietatearen eskutik gauzatuko dira egitasmoak Lehuntzen, Bardozen, Baigorrin, Anhauzen eta Eiheralarren.

Kazeta|18/07/2018 08:55|0 commment
Baztandarren Biltzarra: karrozei bidea irekiko diete Altsasuko burasoek

Baztandarren Biltzarra uztailaren 22an iraganen da, Elizondon. Aurten, ibarreko hamabost herrietako karrozekin egiten den desfilea Altsasuko burasoek irekiko dute.

Page 1/ 332
ARGAZKI GALERIA
Nahia GARAT


200 bat pertsonek Bizik antolaturiko martxan parte hartu dute uztailaren 13 eta 14an. Cédric Herrou militanteak idatzitako mezua gordetzen zuen lekukoa pasa dute etapaz etapa parte hartzaileek. Hobengabeek presondegiratzea eta gizatasunaren zein haurridetasunaren baloreen ukoa salatu dute, hain zuzen. Hendaiako Erretentzio zentroaren aitzinean iragan den ekimenean Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren asilo eta immigrazio legearen xedearen kontra agertu dira.