Kazeta

Ttipientzat elkarteak bere 20 urteak ospatuko ditu

Ekainaren 8an Iholdiko eta Izurako haurtzaindegietan besta bat izanen da.

Gurashow ikusgarria 2018ko Herri Urrats bestarako sortu zuten zenbait burasok.
Gurashow ikusgarria 2018ko Herri Urrats bestarako sortu zuten zenbait burasok.

Izurako eta Iholdiko haurtzaindegiak biltzen dituen Ttipientzat elkarteak bere 20. urtemuga besta eginen du ekainaren 8an larunbatarekin.

Bi herrietan arratsaldeko 15:00etatik aitzina haurrentzat animazioek emanen diote hastapena ospakizunari. Izuran, oren erdi berantago Gurashow ikusgarria eskainiko dute, Amaia Riouspeyrous, Kattalin Indaburu, Maguy Mirande, Maider Cigarroa eta Philippe Alborren partaidetzarekin. DJXa2-k giroturik zintzur bustitze animatuarekin bukatuko dute besta.