Kazeta

Herri Txiki Infernu Handi saioa Azkainen gaindi

ETB1 telebista kateko Herri Txiki Infernu Handi saioa Azkainera heldu da. Martxoaren 26an grabaketa egin ondotik, emankizuna apirilaren 4an proiektatuko dute herrian.

Herri Txiki Infernu Handi saioa Urdiñarben. ©Christophe DE PRADA
Herri Txiki Infernu Handi saioa Urdiñarben. ©Christophe DE PRADA

Azkaineko herria Herri Txiki Infernu Handi saioko platoa bilakatuko da laster. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagak gidatutako saioa martxoaren 26an grabatuko dute. Apirilaren 4an berriz, 20.00etan emankizuna emanen dute Kiroletan.

Ainitz dira Ipar Euskal Herrian gaindi grabatu dituzten saioak. Besteak beste, Baigorrin, Donibane Garazin, Itsasun, Maulen eta Urdiñarben ibili dira bertako lekukotasunak biltzen.