Kazeta

Mediabask proiektuko emazteak greban

Mediabask hedabidean lan egiten duten emazteek martxoaren 8an iraganen den greba feministarekin bat egitea erabaki dute.

MEDIABASKeko emakume kazetariak greban izanen dira.
MEDIABASKeko emakume kazetariak greban izanen dira.

Aurten ere, emazteen eskubideen nazioarteko egunean mobilizatzea erabaki dute Mediabask proiektuko emazteek. Martxoaren 8rako antolatutako greba mugimenduarekin bat eginen dute, hain zuzen. Emazte grebalarien batzordeak Baionan antolatutako ekimenetan parte hartuko dute.

"Ekintza horren bidez, oroitarazi nahi dugu, 2019an oraindik, emazteen eskubideak ez direla osoki errespetatuak eta emazte zein gizonen arteko parekotasunik eza bizirik dagoela gizarteko hainbat sektoretan", azaldu dute agiri batean.