Iurre Bidegain

Angel Aintziburu idazle luzaidarra zendu da

Angel Aintziburu euskal idazlea zendu da martxoaren 6 honetan 89 urte zituelarik. Hainbat hedabidetan kolaboratzeaz gain, Luzaideko herriari buruzko bi obra idatzi zituen.

Angel Aintziburuk Luzaideri buruzko bi obra argitaratu zituen Jean-Baptiste Etxarrenekin batera. ©Iurre Bidegain
Angel Aintziburuk Luzaideri buruzko bi obra argitaratu zituen Jean-Baptiste Etxarrenekin batera. ©Iurre Bidegain

Luzaideko herriak itzal handiko idazlea galdu du. 1930ean sorturiko Angel Aintziburu zendu da asteazken honetan. Ekarpen handia egin dio Luzaideko historiari, baita inguruko herrien Historiari ere.

Angel Aintziburu Luzaideko herriari loturiko gertakarien ahotsa izan da luzaz. Hain zuzen, herriari buruz idatzi du bere ibilbidean. Jean-Baptiste Etxarrenekin batera, 2002an "Luzaiden gaindi" liburua argitaratu zuen Elkar argitaletxearekin. Zazpi urte beranduago, segida gisa, "Luzaiden gaindi II" publikatu zuen. Horrez gain, Irulegiko Irratian, Irati Irratian zein Euskalerria Irratian ere kolaboratzaile lanetan ibili da.

Euskaltzainaren ehorzketa martxoaren 8an iraganen da Luzaideko elizan. Anartean, bisitak egin daitezke Donibane Garaziko beilatokian.