Lurraz haratago

IRITZIA- Aro espazialean gaude, eta jadanik gizakia Lurraz haratago ibiltzen da lehen urratsak ematen. Astronauta horien artean bi euskaldun ibili dira. Lehena Leopold Eiharts biarriztarra eta bigarrena Josu Feijoo gasteiztarra. Lehena Europako ESA konpainiarekin bidaiatu da eta bigarrena Virgin Galactikc enpresa amerikarraren bitartez. Hauek ditugu lehenak, baina gehiago izan izanen dira.

Joseba AURKENERENA|06/12/2018 16:05|0 commment
Fotoefectos
Joseba Aurkenerena iruditan.

Gaur egun, gero eta astronauta gehiago daude. Lehen amerikarren eta
sobietarren monopolioa zena, gaur arras zabalduta dago planeta osoan.
Europak badu bere agentzia espaziala, Txinak ere bai, eta badira hor-
hemenka espaziora jauzi egiteko xedea duten hamar bat estatu gehiago.
 Zalantzarik gabe, gizateriaren etorkizuna espazioan dago. Euskaldunok,
oraingoz estaturik ez daukagunez, ez dugu agentzia espazialik, baina
 Europako agentziarako bidea zabalik daukagu. Jadanik, bi astronauta izan 
ditugu: Leopold Eiharts miarriztarra eta Josu Feijoo gasteiztarra.



Leopold Eiharts, lehen euskal astronauta


Eiharts Biarritzen sortu zen 1957ko apirilaren 28an, gazte-gaztetik
Arrangoitzen bizi izan bada ere. 1990. urtean CNES (Center National
d´Etudes Spatiales) delakoak hautatu zuen astronauta izan zedin. 1992an,
ESA-k (Europar Agentzia espaziala) hautatu zuen bigarren aldiz.
Horregatik, Soyuz-en bi misiotan hartu zuen parte. 1996an lehena, eta
1998an bigarrena. Bigarren bidaia honetan hogei egun egin zituen
espazioan. Berantago, ISS (Nazioarteko Estazio Espaziala)-rekin ere bi
bidaia egin zituen. Lehena 2006an, eta bigarrena 2008an, berrogeita zortzi
egun espazioan eginez. Leopold Eiharts astronauta profesionala izan da eta
osora 68 egun, 21 ordu eta 31 minutu egin ditu espazioan.



Josu Feijo, bigarren euskal astronauta


Josu Feijoo Gasteizen sortu zen 1965eko maiatzaren 8an. Kirolari
eta abenturazale porrokatua izan da beti. Zortzi mila metroko Zazpi
Gailurrak eginak ditu, Ipar eta Hego poloetara iritsia da, eta 2009an
espaziora bidaiatu zuen, Virgin Galactikc enpresak turistak espaziora
eramateko egindako VSS Enterpise ontziaren lehen bidaian. Diabetikoa
zenez, intsulina berri bat probatzeko xedearekin bidali zuten. Ontzia

Kaliforniatik atera zen eta 135.000 kilometroko orbita hartu zuen. Josu
Feijoo ez da astronauta profesionala izan eta bidaia bakarra egin du.


Ikusi dugun bezala, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula Leopold
Eihartsek eta Josu Feijook espazioan egin dutena. Eta beraiek dira, arestian
erran bezala, euskaldunok historian izan ditugun lehen bi astronautak.
Gehiago etorriko direlakoan nago, eta gainera, mende honetan erdietsiko
dugun euskal estatuaren ontzietan ibiliko direnak. Hori ere, etorriko baita!