Kazeta

Burua eta gorputza zaintzen laguntzeko topaketa

Bigarren urtez, EKI-VIE Kinesiologia Formazio Zentroaren eskutik “Ongi izaite eguna” eginen da Saran. Abenduaren 9an egun osoz Sarako hamabost terapeuta eta ofizioko sendagilek, bakoitzak bere berezitasunarekin, proposamen zabala eskainiko dute.

Lapurdiko herriko hamabost terapeuta eta ofizioko osagilek parte hartuko dute ekimenean. ©Bob Edme
Lapurdiko herriko hamabost terapeuta eta ofizioko osagilek parte hartuko dute ekimenean. ©Bob Edme

“Ongi izaite eguna” bigarren aldiz antolatu dute. Heldu den abenduaren 9an , goizeko 9etatik goiti Sarako Lur Berri gelan molde guzietako tailer, saio eta konferentziak iraganen dira. Osasunari eskainitako jardunaldi hau jende orori idekia da eta hurbilduko den publikoak aukera izanen du egunerokoan norberak beretzat memento bat nola har dezakeen laguntzeko eta hainbat ezagutzaren jabe izateko.

Lapurdiko herriko hamabost terapeuta eta ofizioko osagilek parte hartuko dute egun osorako prestaturiko ekintza sortan. Tailer eta konferentziak askotarikoak izanen dira, hala nola: auto-masajea, gorputzaren iratzartzea haurrentzat, terapia emozionala, kinesiologia, oinarrizko masajerako iniziazioa, hezkuntza metodoaren ezagutza, sofrologia haur nahiz burasoentzat edota sorkuntza artistikoa.

Egitarau osoa eta informazioa Facebook orrialdean edo 0662409267 telefono zenbakira deituz eskuratzen ahal da.