Kazeta

Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du Urruñan

Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak eta Urruñako ikastolak antolaturik, heldu den azaroaren 25ean Kalakan taldearen kontzertuaz gozatzeko parada izanen da. Hitzordua Urruñako kiroldegian emana da, arratsaldeko 16.00etan.

Kalakan taldeak Urruñako kiroldegian eskainiko du kontzertua.
Kalakan taldeak Urruñako kiroldegian eskainiko du kontzertua.

Kalakan taldeak XV. mendetik gaur egunerainoko kantuak eskaintzen ditu, haien konposizioei ere lekua utziz. Hirukoteak ahotsak, perkusioak eta musika tresna tradizionalak baliatuz, “bibrazio, emozio eta energia” transmititzeko ahalegina egiten du taularatzen den bakoitzean.

Preseski, gisa horretako emanaldiaz gozatu ahalko da Urruñako kiroldegian heldu den azaroaren 25ean, 16.00etatik goiti. Urruñako ikastolaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde eginen den kontzerturako sartzeak 12 euro balioko ditu aitzinetik eskuratuz gero eta 15 euro bertan erosita.

Emanaldiaren ondotik, taloak eta ostatua izanen dira, Kuxkuxtu txarangak animaturik.