“Ternuara joan-etorria” filma Euskal Diasporaren Egunean

Euskal Diasporaren Egunaren eta Mintzalasai festibalaren karietara, “Ternuara joan-etorria" filma eskainiko dute irailaren 8an Baionako Euskal Museoan.

Kazeta|07/09/2018 07:05|0 commment
Capture_d_e_cran_2018-09-05_a_20
500 bat kilometro zeharkatu zituen espedizioak 2017an. ©Indianoak

Caroline Richter-Boniniren "Ternuara joan-etorria" dokumentala proposatuko dute Euskal Diasporaren Egunean, hots, irailaren 8an. Hitzordua Baiona, Biarritz eta Angelun iragaiten den Mintzalasai ekimenaren baitan antolatu dute Eusko Ikaskuntza Iparralde, Eusko Diaspora eta festibalak bera, lankidetzan. Emanaldia 10.00etan hasiko da eta sarrera urririk izanen da.

Ikus-entzunezko egitasmo honek Indianoak 2017ko abenturan parte hartu zutenen ibilbidea islatu du. Hain zuzen ere, Angeluko Indianoak-Ibaialde elkarteak Saint-Pierre eta Mikeluneko Euskal Pilotako Ligarekin batera antolatutako abentura du ardatz. Bada urte bat arraunlariek 500 bat kilometro zeharkatu zituztela arbasoen arrastoa segituz. Richter-Boniniren dokumentala kirol ekimenari buruzko aipamena izateaz gain, iraganari so egiten dion produkzioa da.