Kolokio bat euskara batua eta Ipar Euskal Herriari buruz

Datorren irailaren 13an, euskara batuaren sorrerari Ipar Euskal Herriak egin dion ekarpena oroitarazteko egun bat antolatzen du Euskaltzaindiak.

Kazeta|06/08/2018 09:07|0 commment
Euskaltzaindia
Euskaltzaindiako lehendakaria Andres Urrutia.

"Euskara batua lotua bada Arantzazuko egunekin" oroitarazi du Euskaltzaindiak, "aitzinetik bilkurak egin ziren euskara batuaren oinarriak lantzeko eta horietan sartzen dira Baionan izan zirenak." Gaia emana da dagoeneko : euskara batuaren sorrerari Ipar Euskal Herriak egin dion ekarpena gogorazi nahi du Euskaltzaindiak.

Horretarako, kolokio bat antolatu du irailaren 13rako "Euskara batua eta Ipar Euskal Herria 1964-2018". Euskararen Erakunde Publikoa zein Euskal Elkargoaren laguntzarekin ospatuko dute eguna Lapurdiko hiriburuan.

Unibertsitateko irakasleak eta euskaltzainak txandakatuko dira mintzaldiak eskaintzeko. Janbattitt Dirissaren "Orduko prentsa eta idazteko zailtasunak" edo Jean-Louis Davant-en "Baionako bilkuren giro soziopolitikoa, kronologia, zergatia eta mamia" entzuten ahalko dira besteak beste. Sartzea kitorik da eta bat-bateko itzulpen bat izanen da behar dutenentzat.

Kolokioaren egitarau osoa: