Baionako bestazaleen ohiturak ikergai

Sorbonne unibertsitateko soziologo talde batek inkesta bat abiatu du festek bizi ekonomikoan duten eraginari buruz. Uztailaren 30etik goiti interneten galdezketa bat proposatzen dute, bestazaleen portaera ekonomikoa zein festa ohituren ikertzeko.

Kazeta|01/08/2018 13:58|0 commment
Guz_baionako-bestak2018_haurren-eguna_osteguna_imiquelestorena25
Ikerketa 2019an ere eramana izanen da. © Isabelle MIQUELESTORENA

Iaz hasia, SorBayonne – Festen soziologia inkestak festek bizi ekonomikoan zer nolako eragina duten ikertzea du helburu. Hugo Jeanningros, Melchior Simioni et Philippe Steiner, Sorbonne unibertsitateko soziologia laborategiko hiru ikerlarik dute egitasmoa eramaten.

Uztailaren 30ean interneten zabaldutako galdezketak bestazaleen jokaera ekonomikoa eta horien festa ohiturei buruzko galdera sorta bat proposatzen du. Inkestaren atal honekin batera beste lan batek osatzen du ikerketa, festa posible egiten duten pertsonen gainean : ostalariak, zerbitzariak, Herriko etxeko zerbitzuak, segurtasun zerbitzuak…

Galdezketari erantzun daiteke hemen (frantsesez)
Xehetasun gehiago www.sorbayonne.fr gunean.