Kazeta

Korrika 21: bideoklipean parte hartzeko deia

2019ko irailean iraganen den Korrikako bideoklipean parte hartzeko deia luzatu du AEKk. Irailean grabatuko duten klipeko “protagonistak” zein extrak bilatzen ditu erakundeak.

Korrikaren klipa irailean grabatuko du AEKk.
Korrikaren klipa irailean grabatuko du AEKk.

Bi urte pasa eta, Korrika Euskal Herrira itzuliko da 2019an. Apirilean lurralde osoa zeharkatuko du. Euskararen aldeko ekimena prestatzen hasia da jada AEK. Hain zuzen ere, Korrikako bideoklipa grabatuko du irailean eta bertan agertuko diren lagunen bila dabil.

Spot-aren "protagonistak" baita extrak ere xerkatzen ditu. Bideoklipa hiru egunez grabatuko dute: irailaren 11, 13 eta 17an. Azaldu dutenez, protagonistek egun pare batean grabatuko dute eta extrek bakar batean.

Halaber, breakdance dantzariei ere parte hartzeko deia luzatu die AEKk.

Parte hartu nahi dutenek ondoko helbidera mezu bat zein argazki bat bidali behar dute: esan@aek.eus.