Kazeta

Hiru euskal preso hurbildu dituzte Lannemezan eta Mont-de-Marsanera

Hemeretzi euskal preso lekualdatu dituzte jada Mont-de-Marsan eta Lannemezango presondegietara. Azken hiruak Igor Suberbiola, Ibon Goieaskoetxea eta Asier Bengoa dira, Etxeratek baieztatu duenez.

Martxa Lannemezango espetxeetara. ©Bob EDME
Martxa Lannemezango espetxeetara. ©Bob EDME

Igor Suberbiola donostiarra eta Ibon Goieaskoetxea busturiarra Mont-de-Marsango presondegira hurbildu dituzte. Asier Bengoa gasteiztarra, ordea, Lannemezanera. Azken hiru hurbilketak kontutan harturik, hemeretzi dira Estatu frantsesak Euskal Herritik gertuen dauden kartzeletara hurbildu dituen euskal presoak.



Iragan astean Aitzol Etxaburu eta Jurdan Martitegi lekualdatu zituzten, Etxeratek zabaldu zuenez. Etxaburu Mouins-Yzeureko presondegian zegoen eta Martitegi Clairvauxekoan.