Kazeta

Anuntxi Aranaren agortutako liburu bat eskuragai edizio digitalean

“Mito hurbilak” liburua 2000an argitaratu zuen idazleak Gatuzain edizio etxean. Booktegiren webgunean aurki daiteke orain dohain.

Anuntxi Aranak Argizaiola saria jaso zuen 2014an.
Anuntxi Aranak Argizaiola saria jaso zuen 2014an.

Sare informatikoek liburu bakanen bigarren bizia ahalbidetu dezakete. Hori da Anuntxi Aranari gertatu zaiona "Mito hurbilak" lanarekin. 2000an argitaratu zuen Gatuzainekin baina aspaldi agortua zela. Orain, telekargatzen ahal du edonork kitorik, Booktegiren webgunean.

Euskal mitologiaren hainbat aspektu lantzen ditu bertan Anuntxi Aranak. Hala nola, apaizen irudia tradizioan, laminen eta jentilen arteko alderatzeak. Araban sortua, Ipar Euskal Herrian bizi da orain Anuntxi Arana. Antropologoa da eta Argizaiola saria jaso zuen 2014ean.