Xan Idiart

Isunik ez Sasiko gaztetxearentzat

Uxerraren eskutitza jaso ondoren, hiru hilabete ukanen ditu Hendaiako gaztetxeak eraikina husteko. 2017an hasitako prozedura judizialaren emaitza da.

 Sasiko Gaztetxeak okupatzen zuen eraikina Hendaian.
Sasiko Gaztetxeak okupatzen zuen eraikina Hendaian.

Maiatzaren 18an jakin dute berri ona, edo txarra. Norberaren ikuspuntua da azkenean. Uxerraren eskutitza jaso, eta hiru hilabete ukanen dituzte Hendaiako Sasiko gaztetxeko kideek haien lokala husteko. Biltzar nagusi bat antolatu dute ekainaren 9rako ondoko urratsak zeintzuk izanen diren erabakitzeko.

APHP Parisko Ospitaleak erakundearen eraikina okupatzen zuten 2016ko ekainetik. Haatik, ez diote isunik ordaindu beharko. APHP-k 2017an hasi zuen Hendaiako gazteen kontrako prozedura judiziala.