Kazeta

“Naparra” beste toki batean bilatzea eskatuko dio Audientzia Nazionalak Parisi

“Naparraren” familiak aurkeztutako helegitea onartu ondotik, gorpua Landetako beste toki batean bilatzea eskatuko dio Audientzia Nazionalak Parisi.

2017ko apirilean Landetan burututako lanen irudia. (Bob EDME)
2017ko apirilean Landetan burututako lanen irudia. (Bob EDME)

Jose Miguel Etxeberria "Naparra" desagertutakoaren auzia martxoan hestea erabaki zuen Ismael Moreno epaileak. Erabaki horren kontrako helegitea aurkeztu zuen familiak eta Audientzia Nazionalak onartu egin du. Hori dela eta, Auzitegi Nazionalak frantziar justiziari galdeginen dio "Naparraren" gorpua atzemateko lanak berriz abiatzea. Lehenago egin ziren miaketen tokiaren ondoko eremu bat arakatzea eskatuko dio.

Horrez gain, ustezko CESIDeko kide ohi bati elkarrizketa egitea ere galdegin dio auzitegiak Moreno epaileari. Hain zuzen ere, "Estatu terrorismoarekin" lotu iturri horrek kasua berriz irekitzea ahalbidetu zuen. Azken horrek gorpuaren kokapenari buruzko informazioa helarazi zion Iñaki Errazkin kazetariari.

Iturriak eskainitako informazioari esker, 2017eko apirilean gorpua bilatzeko lanak burutu zituzten Landetan. Labriten kokatua den harizti batean indusketak egin zituzten jendarmeek. Bi guneetariko batean ere ez zuten arraztorik atzeman.

Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea hogeita bi urte zituen desagertu zenean. 1980ko ekainaren 11n desagertu zen. Egun horretan Ziburun hitzordu bat zeukan. Garaian, nahiz eta Batallon Vasco Español deitu erakundeak bahiketa bere gain hartu zuen, kasua ez da inoiz argitu.