Eleaniztasunari buruzko hitzaldia

"Sortzez eleaniztunak edo elebakarrak ?" galdera hausnartuko du gaur maiatzaren 15 honetan Amsterdameko Unibertsitateko Enoch Aboh-k.

Kazeta|15/05/2018 14:00|0 commment
Kaz_maiatz_musee_basque_isabelle_miquelestorena01
Mintzaldi bat Euskal Museoan artxibo argazki batean. ©Isabelle Miquelestorena

Euskal kultur erakundeak ikasturte hasieratik antolatzen duen ahozko literaturaren zikloaren baitan kokatzen da gaurko hitzordua. Amsterdameko unibartistatean Hizkuntzaren zientzietako irakaslea den Enoch Aboh eleaniztasunari buruz mintzatuko da arratsaldeko 5etan Baionako Euskal Museoan. "Sortzez eleaniztunak edo elebakarrak ?" galdera hausnartuko du.

"Enoch Aboch-ek erakutsiko digu denak eleanitzak sortzen garela. Berezko gaitasun kognitibo hauen ezeztatzea, jendeen gaitasun kognitiboen ahultzea dakarrela argumentatuko du" adierazi du Euskal Kultur Erakundeak. Mintzaldia frantsesez izanen da bat-bateko euskarazko itzulpen batekin.