Kazeta

Quim Torra Generalitateko presidente berria

Gaur aukeratu dute Kataluniako 131. lehendakaria. Errepublika anitza eraiki nahi duela azaldu du Quim Torrak.

Quim Torra Kataluniako 131. presidentea da.
Quim Torra Kataluniako 131. presidentea da.

Sei hilabete eta erdiz 155. artikuluaren eraginpean egon ondoren, presidente berria dauka Kataluniak. Quim Torra du izena, eta Carles Puigdemontek berak babesturiko hautagaia zen. Gaur maiatzaren 14an aukeratu dute Kataluniako 131. presidentea bozkaren bigarren itzulian. Errepublika anitza eraki nahi duela azaldu du Junts per Kataluniako kide denak ere.

Politikari hain zaharra ez da Quim Torra. Parlamentuko diputatu bilakatu zen joan den 2017an lehen aldikotz. Orain arte, abokatua zen. Bestalde idazle eta argitaratzailea da. Bere herria zerbitzatzea "ohore" bat zela erran zuen ofizialki presidente izan baino lehen. Bere aldetik, bozkaren emaitzaz poztu da Carles Puigdemont atzerritik.