kazeta

Hizkuntza gutxituen aldeko korrikak baturik

Korrika bezalako lasterketa andana bat bada hizkuntza gutxitu bat duten beste herrialdeetan, munduan zehar. Joan den maiatzaren 5an Bretainian, gutun bat adoptatu dute.

SO-KORRIKA-2-GR
SO-KORRIKA-2-GR

Eurokorrika. Horrela deitzen da hizkuntza gutxituen aldeko lasterketek izenpeturiko gutuna. Hain zuzen ere, Korrika bezalako beste hainbat "korrika" bildu dira joan den maiatzaren 5an Quimperren Bretainian, eta hizkuntza gutxituen lasterketen gutun hori adoptatu dute.

Bretainiako bosgarren Redadeg korrikaren karietara egin dute hori. Euskal soinu hori eman diote Euskal korrika tankera honetako lehen lasterketa izan baitzen 1980ean. Elkarrekin lanean segitzeko borondatea adierazi dute sinatzaileek.

Sinatzaileak ondorengoak dira: Korrika euskararentzat, Correlingua galiziarrarentzat, Correllengua katalanarentzat, Course Lingua eta La Pasem okzitanierarentzat, Redadeg bretoiarentzat, Ras yr Iaith galesarentzat, Rith Irlandako gaelikorentzat eta Sprochrenner alemanarentzat Alsazian.