Kazeta

Manu Aizpurua, Hendaiako medikua, zendu da

Manu Aizpurua, Hendaiako mediku ezaguna, zendu da Pirinioetan mendi istripu batean. Beste lagun batekin bi eguneko zeharkaldia egitera joan zen Pic du Midi d'Ossau aldera. Larunbat iluntzean Pombieko aterpera itzultzen zela, nonbait elurrarekin irrist egin eta Bious-Artigueseko aintzirarantz erori eta bertan hil zen.

Manu Aizpurua Sarasola
Manu Aizpurua Sarasola

Istripua joan den larunbat iluntzean gertatu zen Pic du Midi d'Ossaun. Bezperatik Manu Aizpurua oreretarra beste lagun batekin batera zeharkaldia egiten ari ziren Pirinioetako paraje ezagun horretan ezbeharra gertatu zenean, Naiz atariak azaldu duenez.

Larunbat iluntzean, Pombieko aterpe aldera jaisten ari zirela, nonbait elurrarekin lerratu eta amildegiratu egin zen, Bious-Artigueseko aintzira aldera.

Olorueko jendarmeriako kideek jardun zuten 58 urteko mendizalea xerkatzeko lanetan. Gauerdian arroila batean hilik atzeman zuten.

Oreretakoa sortzez, Manu Aizpurua Sarasola aspalditik bizi zen Hendaian. Familia medikua zen, eta azken urteotan Ihiltoki osasun zentroan jardun zuen.

Omenaldia larunbatean

Heldu den larunbatean, 11.00etan, omenaldi bat eskainiko diot bere hurbilekoek, Hendaiako Sokoburun.