Kazeta

Euskaraldia: Hamaika egunez euskaraz bizitzeko parada

Martxoaren 17tik 28ra euskara dakitenak eta ikasi nahi dutenak elkartzeko egitasmoa da hori. Ibiakoitz honetan eginen dute abiatze ofiziala Itsasutik.

BAM ekimenean 800 bat lagunek parte hartu zuten.
BAM ekimenean 800 bat lagunek parte hartu zuten.

Euskarak har dezan arnasa, Euskaraldia ekimena ofizialki hasiko da martxoaren 17 honetan Itsasutik. Hilaren 28ra arte iraunen du eta euskara dakitenak eta ikasi nahi dutenak elkartzeko egitasmoa da. Hain zuzen ere, joan den urtearen bukaeran, Baionan, Angelun eta Biarritzen egin zen BAM! dinamikaren antzekoa izanen dela iragarri dute antolatzaileek.

Euskaraldiaren berezitasuna da Ipar Euskal Herri osoan eginen dela oraingoan, "herriz-herri". Parte hartu edo horri buruz gehiago jakin nahi dutenek hitzordua dute 09:30ean Itsasuko Sanoki gelan.

"Gure ingurunearen aldatzea eta euskalduntzea norberaren esku ere dela jakinik, euskaraz komunikatzeko engaiamendua hartuko dute parte hartzaileek" adierazi dute antolatzaileek. "Gure egunerokoa aldatu gabe, gure hizkuntza ohituretan eragitea da ariketa kolektibo honen muina."