Kazeta

Aiherran kabalkada bat antolatzeko bilkura publikoa

Heldu den urteko udan kabalkada bat antolatzeko helburuz, bilkura publiko bat prestatu du martxoaren 23rako Aiherrako Beltzultze elkarteak.

"JENDEAK" irakurketa eta antzerkiaren antzezleak.
"JENDEAK" irakurketa eta antzerkiaren antzezleak.

Ipar Euskal Herriko hainbat herrik egin bezala, Aiherrak ere bere kabalkada propioa antolatu nahi du. Egitasmoa bururaino eramateko xedez, bilkura publiko bat prestatu du Beltzuntze elkarteak ostiralean.

Ekimenean kabalkada bat zer den azaltzeaz gain, beste herri batzuetako ikusgarrietan parte hartu dutenen lekukotasunak plazaratuko dituzte. Gainera, proiektuarentzat elkarteak dituen beharren berri emanen dute: antzerkilariak, musikariak, dantzariak… Egitasmoarekin bat egin nahi duen orori parte hartzeko deia luzatu dio erakundeak.