kazeta

Ion eta Unai Paroten amari azken agurra

Antonia Navarro Ortuñoren errautsak Altzürükün ehortziak izanen dira datorren larunbatean.

Justizia frantziarrak ez dio baldintzapeko askatasuna onartu Ion Kepa Paroti. © Isabel MIQUELESTORENA
Justizia frantziarrak ez dio baldintzapeko askatasuna onartu Ion Kepa Paroti. © Isabel MIQUELESTORENA

Laurogehi eta hamaika urte zituen eta sakabanaketa politikarengatik, ia hamarkada oso bat zeraman bere bi semeak ikusi gabe. Ion eta Unai Parot euskal presoen ama joan den ostiralean zendu zen. Antonia Navarro Ortuñoren ehorzketak martxoaren 17an iraganen dira Altzürükün, arratsaldeko 3 orenetan. Bisitak egin daitezke 15era arte Baigorriko beila etxean.

Justizia frantsesak bizi osorako kondena bat ezarri zion Ion Paroti, eta jadanik 28 urte egin ditu kartzelan. Bere 5. baldintzapeko askatun eskariari uko egin dio berriki. Anaia, Unai, Estatu Espainiarreko Puerto IIIko presondegian dago. 40 urteko kartzela zigorra du berak.