KAZETA

Haurrentzako antzerkia Ziburuko ikastolaren alde

"Pirata Garrapataren abentura" eskainiko du Patata Tropikala taldeak heldu den larunbatean.

Pirata garrapataren abentura.
Pirata garrapataren abentura.

Ziburuko Ikastolak haurrentzako antzerki emanaldi bat antolatu du. "Pirata Garrapataren abenturak" ikuskizuna eskainiko du larunbata honetan, martxoaren 3an, Urruñako Le Lokal gelan, arratsaldeko 4etan.

Txontxongiloak, magia eta malabareak tartekatzen dituen obrak naturaren gaia lantzen du. Pirata Garrapatak altxor bat bilatzen du eta horretarako  mundu osoa zeharkatu du. Bidaian hainbat lagun ezagutu ditu, baita milaka abentura bizi ere! Baina gaurkoan nora eramango du ikuslea altxorra bilatzeko abenturak? Patata Tropikala taldea da istorio horren gida.