Zigor Garro euskal preso politikoaren ama den Paki Perez zendu zen urtarrila bukaeran. Bere ehorzketak Oreretan (Gipuzkoa) iragan ziren urtarrilaren 29an. Urte luzaz Ipar Euskal Herrian bizi izan zenez, omenaldi bat egin nahi izan diote Zokoan otsailaren 15ean. Garrori baimena eman diote ekimenean presente izateko.
2006az geroztik preso dago Zigor Garro. Lozere eskualdean atxilotu zuten Marina Bernardo eta Ekain Mendizábalekin batera. Parisko Krimen auzitegiak hamazazpi urteko kondena agindu zion Garrori 2014an.
Iaz Estatu frantsesak, beste sei presorekin batera, DPS bereziki zaindu beharreko presoaren estatusa kendu zion Garrori.
Basque Country
Bekat'Urosek aniztasun balorez beteko du Atharratze
Basque Country
Bide berri bat Ziburu eta Donibane Lohizune arteko Charles de Gaulle zubian
Basque Country
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Basque Country
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Basque Country