kazeta

Goazen Herri Urratsen alde

Telesaileko azken atala erakusgai izanen da Hendaiako Sokoburu gelan otsailaren lehenean. Seaska da antolatzailea, eta aktoreak Lapurdiko hirira hurbilduko dira.

Txantxangorria grabatu zuten Go!azenekoek
Txantxangorria grabatu zuten Go!azenekoek

Herri Urratsen aldeko ekimenak azkartuz doaz. BECtso saioaren ondotik telesail erakustaldi bat antolatu du Seaskak. Otsailaren lehenean, Goazen gazteentzako telesailaren azken atala so egiteko parada eskainiko du beraz, Hendaiako Sokoburu gelan. Telesaileko aktoreak bertan izanen dira, publikoarekin mintzatzeko eta bere galderei erantzuteko.

Aurten, hamar urte beteko ditu Goazenek. Orotara, lau sasoi ekoiztu dituzte 2008tik landa. Gazteak euskarara erakartzeko tresna ezin hobetzat jo zuen telesail hura Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea den Miren Dobaranek joan den uztailean.