Kazeta

Hamahirugarren urtebetetzea ospatuko du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak

Hamahirugarren urtebetetzea ospatzeko, ekimen berezia prestatu du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak urtarrilaren 20rako. Goizean goizetik biltzar nagusia ondotik, bazkaria eta musikaz jositako egitaraua proposatuko du.

Eragile politiko eta sozialek EHLGren urtebetetze ekimenetan parte hartu ohi dute.
Eragile politiko eta sozialek EHLGren urtebetetze ekimenetan parte hartu ohi dute.

Badira hamahiru urte sortu zela Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Urtemuga ospatzeko xedez, ekimen berezia prestatu du urtarrilaren 20rako Ainiza Monjolosen. Goizean, 09.00etan harrerak hasiera emanen dio egun osoko egitarauari.

Goizeko 10.00etan hasiko den biltzar nagusian iazko urtearen balorazioa plazaratuko dute. Halaber, aurtengo erronkak azalduko dizkiete bertara hurbilduko direnei. Elkartearen bilana aipatu eta eztabaida tartea iraganen da.

Eguerdian, tokiko produktuekin egindako bazkaria proposatuko dute. Arratsaldean, 17.00etatik aitzina, kontzertuak antolatu dituzte: Klik-K Lapurdiko txaranga, Oztibarreko Doctor Mephisto, Baztango Kaskezun, Le Mutant taldea eta DJ XA2 vs DJ Garbatxöf.

"Zine-debatea" Biarritzen

Lurrama elkarteak eta Le Royal zinegelak "Zéro phyto, 100% bio" filmaren proiekzioa eskainiko dute urtarrilaren 19an. Emanaldia 20.30ean hasiko da.

Filmaren ondotik, hiru hizlarik beren lekukotasuna eskainiko dute. Bruno Massetti, Donibane Lohizuneko Ramiro Arrue lizeoko kantinako burua, Lisa Chateaugiron, BLE elkarteko animatzailea eta Laurence Bessouat bio ekoizlea, hain zuzen.