Kazeta

"Oroitzen naizeno" emanaldirako sarreren zozketa

Azkaineko ikastolak antolaturik, "Oroitzen naizeno" emanaldia eskainiko du Maddi Zubeldiak urtarrilaren 19an. KAZETA.EUSek sare sozialen bidez antzezlana ikusteko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu.

Maddi Zubeldiak obra eskaini du Ziburu eta Uztaritzen, besteak beste.
Maddi Zubeldiak obra eskaini du Ziburu eta Uztaritzen, besteak beste.

Alzheimerra duen emakume bat eta bere memoria agertoki gainean ematen dituen "Oroitzen naizeno" antzezlana eskainiko du Maddi Zubeldiak Azkainen urtarrilaren 19an. Emanaldia Kilika Gaztetxean iraganen da 19.00etan. KAZETA.EUSek ekimenera joateko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu.

Gaurtik urtarrilaren 19ra, sare sozialen bidez zozketa bat antolatuko dugu. Ekimenari buruzko mezuak zabalduko ditugu Twitter eta Facebooken bidez. Sarrerak irabazi ahal izateko mezuak partekatu beharko dituzue.

Ostiralean, 12.00etan irabazleen izenak zabalduko ditugu sare sozialen bidez. Sarrerak lortzeko xehetasunak jakinaraziko dizkiegu.

Xantza on denei!