Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Elkargoko lehendakariordea ospitaleratu zuten asteartean buruko odol kolpe baten eraginez. Hori dela eta, urgentziaz ebakuntza bat egin zioten Baionako ospitalean, France Bleu irratiak azaldu duenez.
Nahiz eta bere egoera egonkorra den, "oso seriosa" dela aipatu dio Jean-François Irigoyen auzapezordeak komunikabideari. Irigoyenen erranetan, auzapezaren lehentasunezko eginkizunak hautetsien artean banatu dituzte.
Basque Country
Bekat'Urosek aniztasun balorez beteko du Atharratze
Basque Country
Bide berri bat Ziburu eta Donibane Lohizune arteko Charles de Gaulle zubian
Basque Country
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Basque Country
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Basque Country