Kazeta

Arazo tekniko baten eraginez, Kazeta.eus erori da goiz honetan

Webgune hornitzailea den OVH-k matxura bat ukan du azaroaren 9an, goizean. Kazeta.eus hunkia izan da, eta zenbat orenez erori da.

Webgune hornitzaile garrantzitsuenetakoa da OVH munduan. (POLICÍA FORAL)
Webgune hornitzaile garrantzitsuenetakoa da OVH munduan. (POLICÍA FORAL)

Webgune anitzetako hornitzailea den OVH-k matxura handi bat ukan du azaroaren 9an goiz-goizik. Zazpiak aldera argindarrik gabe geratu eta, 50.000 webgune erori dira mundu osoan. Horien artean, Kazeta.eus atariarena.

Bi oren hartu behar izan dituzte arazoa konpontzeko. Euskal Herriko beste hedabide batzuk hunkiak izan dira ere: Naiz, Argia, Berria eta Topatu, besteak beste.