Kazeta

Moltsa sekula baino premiazkoagoa datozen Baionako bestentzat

Baionako bestetan izateko ordaindu beharko lukete etorkizunean hirikoak ez direnek. Jean-René Etchegarayren asmoa da behintzat.

Bestetara joateko, moltsa ez dute ahantzi beharko Baionakoak ez direnek, menturaz sartzea pagatu beharko baita etorkizunean © Bob EDME
Bestetara joateko, moltsa ez dute ahantzi beharko Baionakoak ez direnek, menturaz sartzea pagatu beharko baita etorkizunean © Bob EDME

Etorkizunean, Baionako bestetan izateko pagatu beharko dute agian hirikoak ez direnek. Hori da Baionako auzapeza den Jean-René Etchegarayk azaldu duena. Hain zuzen ere, 2017an, milioi bat bestazale baino gehiago izan dira Baionako bestetan, normalean hiriak 50.000 biztanle ez dituelarik.

Jean-René Etchegarayk oroitarazi du Herriko Etxeak bi milioi euro baino gehiago ezarri zituela aurten bestetako, segurtasunarentzat bereziki. "Bi milioi euro horiek Baionako zerga ordaintzaileek eman dituzte aurten, eta normala iruditzen zait hiritarrak ez direnek ere parte har dezaten molde batez edo bestez".

Auzapezak jakinarazi duen bezala, hilabeteak dira bestetako batzordea hausnarketetan ari dela bestazaleen segurtasuna beste manera batez ordaindu nahian. France Bleu irratiari hirira sartzeko ordainleku bat aipatu dio Etchegarayk, baina ideia bat besterik ez da. Datozen hilabeteetan trenkatuko dute hirikoak ez direnak pagaraziko dituzten edo ez. Nola, hori gero heldu da.