Kazeta

Euskal emotikonoak erabiltzeko parada eskaintzen du Euskalmoji aplikazioak

Euskal emotikonoak erabiltzeko aplikazioa sortu dute Bilboko lau gaztek. EuskalMoji deituriko euskarriak irudiak teklatuan sartzeko parada eskaintzen du. Android eta iOS plataformetan erabilgarria den aplikazioa da.

Euskalmojik eskeintzen dituen ikonoetako batzuk. (EUSKALMOJI)
Euskalmojik eskeintzen dituen ikonoetako batzuk. (EUSKALMOJI)

Bere sortzaileek azaldu dutenez, orain argitaratu den lehen bertsioan sei gai desberdinetan elkartutako 60 emotikono desberdin baino gehiago bildu dira: emakumezko edo gizonezko pertsonaiak edota futbol taldeak (Athletic, Real, Alaves, Osasuna eta Eibar), Naiz atariak azaldu duenez.

Beste gai bat Euskal Herriko jaien ingurukoa da (San Fermin, Zeledon, Marijaia, Olentzero edo Donostiako Danborrada), eta gastronomiaren kategoria ere garatu da, pintxoaren, taloaren, karolinaren edo kalimotxoaren irudiak islatuz, besteak beste.

Sinbolo tradizionalak ere sartu dira (ikurrina, eguzkilorea, lauburua, sirimiria, dantzariak) edo euskal adierazpen alai tipikoak ("zorionak", "aiba la ostia","«kaben zotz"). Garatzaile taldeak euskal emotikonoen katalogoa handituko du sare sozialen bidez erabiltzaileek bidaltzen dituzten proposamenekin.

Azken hiletan, Euskalmoji proiektuan, Roberto Garridok iOS gailuentzako garapena egin du, eta Ivan Petrelek Androiden garapena. Bilboko Tellmewow marketing digitalean espezializatutako agentziak proiektuaren komunikazioa darama.

"Gaur egun, jendea bere sare sozialetako emotikonoak erabiltzen ohitu da sentimenduak islatzeko", adierazi du Isabel Liebana Tellmewoweko bazkide eta zuzendariak. Bere iritziz, "Euskal Herrian ditugun tradizio, ikono eta hurbiltasun hori islatzeko emotikono hauek behar genituen".