Info 7 irratia

"Nire euskara egokituta, ez diot parekoari xibererarekin familiarizatzeko aukera ematen"

Eleaniztuna izateak dituen abantailei heldu die Argitxu Camusek Info7 irratian. Ikerketen arabera, hizkuntza hainbat menperatzeak malgutasun mentala ematen du.

Argitxu Camus.
Argitxu Camus.
Loading player...

 

Horri lotuta, Xiberutik kanpo lan egin, ikasi edo irten behar izan dutenak malguak direla uste du Camusek, parekoarekin hitz egiteko etengabe egokitzen dutelako euren mintzaira, bestela, mintzakideek xiberera ez baitute hain erraz ulertzen. Gaizkiulertu zenbaiten adibideak azaldu ere egin ditu Camusek, zehazki, xiberutarren eta baxenabartarren artean gertatuak. Hala ere, zalantza du egokia ote den jarrera hori xiberera ezagutarazteko, hurrengo batean, akaso, xibereraz hitz egingo digula esan du.