Kazeta

Animazio bereziak, Baionan Harmoniaz Kantuz ekimenean

Tuntuna elkarteak eta Baionako Harmoniak ekimen berezi bat antolatu dute abuztuaren 27an Baionan. Taldeek eskainitako kantuak entzuteaz gain, publikoak parte hartzeko parada izanen du.

Baionako bestetan iragaiten den Baionan Kantuzen ekimena.
Baionako bestetan iragaiten den Baionan Kantuzen ekimena.

Uda bukaeraren karietara, Tuntuna elkarteak eta Baionako Harmoniak kontzertu eta animazio berezia antolatu dute. Abuztuaren 27an 20.00etan iraganen den ekimena Platanes ibilbidearen hasieran, Chaho Pelletier gunearen parean iraganen da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ekimena parte ezberdinetan banatuko dute. Alde batetik, lehen ordu erdian bertara hurbildutakoek, Baionan Kantuzko aktibitate guzietan bezala, kantatzeko parada izanen dute.

Bestalde, Harmonia entzuten ahalko da eta ikusgarriaren bukaeran bi taldeek elkarrekin kantuak emanen dituzte; besteak beste, "Gora ta gora beti" eta "Salut Baiona".

Programa guzia hemen ikusgai.