Apple-ek 27.000 herritarren eskaria ukanen du bere produktuak euskaraz ere eman ditzan

Bidean dira plataforma digital baten bidez jasotako 27.003 pertsonen sinadurak, eskaria Apple enpresak bere eskaintzan euskara ere barnera dezala. Ekimenaren sustatzailea den Iparra.net proiektuak instituzioen esku hartzea ere bilatu nahi izan du.

Naiz|14/08/2015 10:15|0 commment
Paketea1
Xabier Martinek ekimena abiatu du.

830 orritan jasotako 27.003 sinadura Apple konpainiaren egoitzara bidean dira. Iparra.netproiektuaren buru den Xabier Martinek abiatutako ekimenak arrakasta izan du erabiltzaileen artean eta sagarraren konpainiari dagokio, orain, eskariari erantzutea. Change.org plataforma baliatuz ekin zion Martinek sinadura bilketari eta atzo igorri zituen sinadurak Apple-era.

Aste batzuk atzera hainbat instituziori ekimenarekin bat egiteko deia egin zien Martinek. Sinadura bilketa sustatu ez arren, Lakuak Apple-i bere eskaria helaraziko diola iragarri du ekimenaren sustatzaileak.

Mundu osoko sinadurak

Euskal Herrian jaso dira sinadura gehienak baina ia mundu osoko herrialdeak ageri dira Martinek publiko egin duen herrialdeen zerrendan. Australia, AEBak, Errusia, Irlanda, India, Danimarka, Txile eta Txina, besteak beste.