Kazeta

Baztandarren Biltzarra: besta giroa garaile Elizondon

Uztailaren 19an besta giroa garaile izan da urtero Elizondon ospatzen den Baztandarren Biltzarrean. Ehunka lagun hurbildu dira eguerdiko desfilea ikustera, orotara ibarreko 17 karroza protagonistak izan dira.

Uztailaren 19an Baztandarren Biltzarrak 52 urte bete ditu eta urtero bezala, Elizondoko karrikak jendez betetzen dira. Eguerdian 17 karrozen desfilean parte hartu dute eta horiek artean herri ezberdinetan iragandako gertakizunak, ohiturak edo lanbide ezberdinak ikusi ahal izan dira. Adibidez, Gerra Zibileko gertakizunak.

Goizean, artisauek beren produktuak erakutsi dituzte eta ondotik desfilea iragan da. Elizondoko karrikak zeharkatu ondoren, urtero bezala merkatu plazan herriko bazkaria iragan da.