Kazeta

Itsasuko artamendu zentroa "salgai" dago

La Nive artamendu zentroko langileek egoitza salgai dagoela "aldizkari batean" irakurri dute. Dirudienez, UGECAM "egoitza eta langileen" segida hartzeko pertsona baten bila ari da.

Langileak uztaila arte langabezi teknikoan dira. © Bob EDME
Langileak uztaila arte langabezi teknikoan dira. © Bob EDME

Maiatzaren 1etik Itsasuko artamendu zentroko langileak langabezia teknikoan dira. Nahiz eta langileek berri ofizialik jaso ez duten, aldizkari baten bidez egoitza salgai dagoela jakin dute. F.O sindikatuko ordezkaria den Maritxu Eliseren arabera "murruen eta langileen" segida hartuko duen pertsona bat bilatzen ari dira.

"Ez genuen batere espero hau atzemaitea", adierazi du. Harrituta eta kezkaturik, hautetsiek ARSeko (Eskualdeko Osasun Agentzia) ordezkariekin bildu behar zirela esplikatu du. Baina, Eliseren arabera ARSeko ordezkariak ez dira hitzordura joan. Hain zuzen ere, Sylviane Allaux diputatuak edo Kanboko auzapeza den Vincent Bruk bilkuran parte hartu behar zuten.

Hetsia den "La Nive" artamendu zentroko langileak uztailaren 31a arte langabezia teknikoan dira. Iragan den maiatzaren 24an UGECAM taldeak uztailetik plan soziala abiatuko duela adierazi zuen.