Kazeta

Monsantoren kontrako pausuak Baionan

Maiatzaren 23an, Baionan 150 bat pertsonek Monsantoren kontrako manifestazioan parte hartu zuten. Kimikoki eraldatzen den nekazaritzaren aurkako aldarrikapenak nagusitu ziren.

Monsantoren kontrako manifestazioa Baionan. © Bob EDME
Monsantoren kontrako manifestazioa Baionan. © Bob EDME

Maiatzaren 23an Monsantoren kontrako nazioarteko egunaren karietara, Baionako herriko etxetik merkatura manifestazio bat antolatu zen. Hain zuzen ere, 150 bat pertsonek kimikoki eraldatzen den laborantza ereduaren kontrako aldarrikapenak adierazi zituzten.

Gogoratu behar da, Monsanto enpresak laborantzako produktuak ekoizten dituela; horien artean produktu kimikoak. Horregatik, "Monsanto, hiltzaile!" edo "pestizidak, genozidioa" bezalako oihuak Baionako karrikan entzun ziren.

Halaber, goizean goizetik, Landesetan aurkitzen den Monsanto enpresaren aitzinean, 250 bat pertsona elkartu ziren.