Kazeta

Etorkizunean Ipar Euskal Herrian 10.000 enplegu klimatiko sortzen ahalko lirateke

Bizik garaturik, Jose Ramon Becerra ingeniariak Ipar Euskal Herrian politika klimatiko handi batek sortzen ahal lituzkeen enplegu kopuru eta motaren inguruan ikerketa bat egin du. Orotara 10.000 enplegutik gora aurreikusten ahal dira. Ikerketaren emaitzak apirilaren 9an Ainhizan eta biharamunean Baionan argitaratuko dira.

Jose Ramon Becerra, ikerketaren egilea. Argazkia: Bizi.
Jose Ramon Becerra, ikerketaren egilea. Argazkia: Bizi.

Azken hilabete hauetan Bizik politika klimatikoaren inguruan proiektu garrantzitsu bat gauzatu du. Jose Ramon Becerra ingeniariak Ipar Euskal Herrian zenbat eta zein enplegu klimatiko sortzen ahal diren aurreikusi du. Hain zuzen re, 10.000 enplegutik gora sortzea aitzin ikusia litaike, jakinez A kategorian 15.883 enpleguen eskaera badela.

Bizik ingurumenean eta segurtasun industrialean aditua den Jose Ramon Becerra ingeniariarekin ikerketa bat aitzina eraman du. Becerra gaur egun Equo alderdi politikoaren bozeramailea da.

Azterketa hunek Ipar Euskal Herriarentzat ekonomiaren arlo bakoitzarentzat egiazko trantsizio politika bat marrazten du. Adibidez, laborantzan, industrian edo bizitegien zaharberritze energetikoan. Hain zuzen ere, arlo bakoitzean egiten ahal diren hautuak aurkezten ditu. Egindako lanak trantsizio energetikoaren eta ekonomiaren ber-egituraketaren aurreikuspen berri bat islatzen du.

Bi aurkezpen

Elkarteak ikerketa globala hunen emaitzak bi hitzorduetan aurkeztuko ditu. Alde batetik, apirilaren 9an 20.30etan Ainiza-Monjoloseko EHLGren egoitzan. Bestalde, biharamunean 19.00etan Baionako Manu Robles-Arangiz Fundazioan. Sartzea urririk izanen da eta izena emaiteko Bizi elkartearekin harremanetan jarri behar da.