Kazeta

Gabi Phagaburu zendu da traktorearekin izandako istripu batean

Apirilaren 6an, astelehenarekin Gabi Phagaburu Bunuzeko hautetsia hil da, traktorearekin izan duen istripuan. Euskaltzalea, Irulegiko Irratiaren lehendakaria izan zen.

 Gabi Phagaburu, lehena ezkerretik hasita. (MEDIABASK)
Gabi Phagaburu, lehena ezkerretik hasita. (MEDIABASK)

Gabi Phagaburu 51 urteko Bunuzeko hautetsia hil da apirilaren 6ko eguerdian,  traktorearekin istripua izan ondoren. Eremura ailegatu diren suhitzaileek ezin izan dute deus egin.

Zoritxarreko albistea berehala zabaldu da Oztibarre bailaran. Izan ere, Phagaburu oso ezaguna baitzen. Sortzez Oragarrekoa, Bunuzen bizi zen eta 2014tik udal kontseilaria zen. Ikastolan, pilota taldean eta beste herriko talde batzuetan engaiatua zegoen. Egun Hendaiako Sokoa lantegian egiten zuen lan, komertzial gisa.

Pilota zalea

Phagaburu 1990. hamarkadan Irulegiko Irratiaren lehendakari izan zen eta Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioaren eta Oztibarreko ikastola berriaren sorreran burubelarri murgildu zen, 2007an. Gabi Phangaburuk emaztea eta bi seme utzi ditu.