Bakarka, bikotean edo taldean, 6 eta 15 urte arteko haurrak dira Haur Kantu Xapelketako parte hartzaileak. Urtero bezala, Euskal Kantuaren sustenguz, Ipar Euskal Herriko ahotsei tokia eskaintzen zaie eszenatokietan. Bilbon, ekainaren 13an finala handia iragan baino lehen, kanporaketak antolatuko dira lurraldeka. Martxoaren 15ean Lapurdiko kanporaketa prestatu da Luhusoko Harri Xuri gelan, Hartza Altzo festibalaren karietara eta Euskal Irratiek antolaturik.
Ipar Euskal Herriko sei eta 15 urte bitarteko gazteek bakarka, bikoteka edo taldera parte hartzen ahal dute Haur Kantu Xapelketan. Akapela edo musikarekin, sorkuntza edo kantu ezagunak eskaintzeko parada. Final handia baino lehen, martxoaren 15ean Lapurdiko kanporaketa iragenen da.
Finala Bilbon
Gisa berean, apirilaren 12an Baxe Nafarroko kanporaketa izanen da Izpurako Faustin Bentaberri gelan. Azkenik, maiatzaren 23an Xiberoko kanporaketa antolatu da Urdiñarben, Musikaren egunaren karietara. Ekainaren 13an Bilbon bukatuko da xapelketa finalarekin.