Kazeta

Elkarretaratzea Tarnosen hildako emazteen alde

Martxoaren 4ean Baionako ospitalean lan egiten zuen emakume baten eta bere alabaren hilketa salatzeko Ipar Euskal Herriko kolektibo feministak elkarretaratzea antolatu du. Hitzordua 18.00etan iraganen da ostiral huntan, martxoaren 6an, Baionako herriko etxean.

Elkarretaratzea eginen da martxoaren 6an Baionako herriko etxean.
Elkarretaratzea eginen da martxoaren 6an Baionako herriko etxean.

Melissa Noguez eta bere ama, Annie Cluchet, hilak atxeman zituzten martxoaren 4ean. Alabaren bikotekide ohia atxilotu zuen Polizia frantsesak, ustezko hiltzailea zelakoan. Gizonak urruntze agindua zuen, emazte ohiak indarkeria matxistagatik salatu zuelako.

Hildako emakumeetako batek Baionako ospitalean egiten zuen lan. Ipar Euskal Herriko kolektibo feministak gertakaria salatzeko, elkarretaratzea antolatu du martxoaren 6an 18.00etan, Baionako herriko etxearen aitzinean. Altxa Neskatxak,  Bortizkeri Sexisten aurkako Kolektiboa- Collectif contre les violences sexistes,Emazteek Diote, PAF dira kolektiboko kideak.

Horrez gain, Emakumeen Mundu Martxak ere kontzentrazioak deitu ditu martxoaren 6an arratsalderako herri eta hirietan.