Patxi Vrignon

Familia Aferen Kutxa Nazionalak ukatu du Familien Laguntza Kutxa desagertuko dela

Martxoak 3an asteartarekin, Jean-René Etchegarayk MEDIABASK-i Baiona eta Seignanx Herrialdeko Familien Laguntza Kutxaren desagerpenaren berri eman zuen. CNAF-ak proiektu hori "argi eta garbi ukatzen" duela iragarri du. Aldiz, bi egoitzen artean dagoen "lankidetza" baieztatu du.

Martxoaren 6an, hautetsiek eta Baionako auzapezak prentsaurrekoa eskainiko dute.
Martxoaren 6an, hautetsiek eta Baionako auzapezak prentsaurrekoa eskainiko dute.

Martxoaren 3an, asteartez, Jean-René Etchegaray-ek MEDIABASK-i Baiona eta Seignanx herrialdeko Familien Laguntza Kutxaren desagarpena iragarri zion. Familia Aferen Kutxa Nazionalak (CNAF) azken honen erranak ezeztatu ditu, baina bidean dagoen "lankidetza" baieztatu du.

"Familia Aferen Kutxa Nazionalak, Baionako Familien Laguntza Kutxaren desagerpenaren proiektua ukatu du. Baiona eta Paueko Familien Laguntza Kutxen artean lankidetza bidean da, departamenduko kutxaren sortze proiektua prestatzeko. Azken hau ez da kudeatze eta helburu Hitzarmenaren (Cog) bukaera aitzin gertatuko, hots 2017an."

2013-2017 arteko kudeatze eta helburu Hitzarmenak (Cog) Estatuaren engaiamendua aipatu du departamenduko Familei Laguntza Kutxaren sorrerarentzat. "Baiona eta Paueko egoitzek osoki mantenduak izanen dira antolaketa administratibo berri honetan. Erabaki hau beraz ondorio gabekoa izanen da publikoari eskainitako zerbitzuei doakienez", dio prentsa agiriak.

Baina zer bilakatuko dira beraz bertako hautetsiek defendatu dituzten proiektuak? Politikoak beldur dira departamendu mailako zuzendaritza bakar batek herrialderi bakoitzaren eskaleko proiektuak kaltetuko dituela. Agiriak azpimarratu du bidean diren "bi egoitzen politikaren hurbilketa lanak, familientzako zerbitzuen departamendu mailako eskema baten hobestera" eraman duela. "Herrialde bakoitzaren berezitasunak kondutan hartuz ere, adibidez elebitasunari doakionez".

Bertako hautetsiak lasaitzeko aski ote da? Martxoaren 6an, hautetsiek eta Baionako auzapezak prentsaurreko baten bidez, gaiari buruzko pundua eginen dute.