Cintharth itsasontzia enkailatu da Ziburun

Goiz huntan, Cintharth itsasontzia Ziburuko portutik hurbil dagoen hondartza baten ondoan enkailatu da. Kalte ekologikoak aztertzen ari dira eta itsasontzia eremutik aterako dute erremorkan 10.00ak alde, mareagoran.

Kazeta|04/03/2015 09:36|0 commment
Kaz_chalutier_bobedme104
Enkailatutako itsasontzia. Argazkia Aurore LUCAS

Goiz huntan, martxoaren 4an, Cintharth itsasontzia Ziburun enkailatu da. Hain zuzen ere, Ziburuko hondartza txiki baten ondoan. Bertan zeuden pertsonak atera dituzte eta orain gertatu ahal diren kalte ekologikoak aztertzen ari dira. Guy Poulou, Ziburuko auzapeza eta Patrick Dallenes, departamenduko suprefeta eremura hurbildu dira. Dirudienez ez du kalterik sufritu, eta Dallenes-ek adierazi duenez "ez dago kutsaketaren arriskurik".

Cintharth itsasontzia Saint-Nazairekoa da eta goiz huntan Ziburuko kostaldera ailegatzean istripua izan du. Hain zuzen ere, kapitainak gibelka eragiketa bat egin nahi zuen eta barrarekin arazo bat ukan du. Mementu hortan kontrola galdu du. Bertan zeuden sei pertsonak atera dituzte eta soilik batek kalte arinak sufritu ditu.

Itsasontzia aztertzen ari dira, bere egoera zihurtatzeko. Dirudienez egoera onean dago eta ez du kalte handirik sufritu. Suprefetak iragarri du ez dagoela kutsaketaren arriskurik. Orain, itsasontzia eremutik atera nahi dute erremorkan. Zehaztu dutenez, 10.00ak aldera eginen dute eragiketa, mareagoran.