Kazeta

Etxeratek Europako Parlamentura eramanen du preso eta senideen egoera

Etxeratek iragarri duenez, kolektiboaren delegazio batek Europako Parlamentua bisitatuko du martxoan. Hitzorduan egonen diren eragile eta alderdiei, Etxeratek euskal presoek eta euren senideek bizi duten egoeraren berri emanen dute.

Martxoan bisitatuko du Etxeratek Europako Parlamentua. Argazkia Argazki Press
Martxoan bisitatuko du Etxeratek Europako Parlamentua. Argazkia Argazki Press

Etxerat elkartearen ordezkaritza batek Europako Legebiltzarra bisitatuko du heldu den martxoan. Hitzorduan, Europa mailako eragile zein alderdi politikoekin harremana izateaz gain, euskal presoek eta beren senideek bizi duten egoeraren berri emanen dute. "Sistematikoki pairatzen duten Giza Eskubideen urraketaren berri" emanen dute.

Etxeratek Bruselan eginen dutenaren berri emanen dute Donostian otsailaren 22an eginen den prentsaurreko baten bidez. Agerraldia Aiete Etxean iraganen da 12.30etan.