Naiz-en sartu zara Google-(r)en bitartez. Erabil ezazu ondorengo esteka Google-(r)en saioa ixteko.
Naiz-en sartu zara Facebook-(r)en bitartez. Erabil ezazu ondorengo esteka Facebook-(r)en saioa ixteko.
Laborantza katea ahuldu aitzin, Lurzaindiak soka berriz lotzeko asmoa du. Amalurra eta eraikuntzak iraunkorki babesteko, lurraren besta antolatu du asteburu honetan.
Ruandan sortu zen duela 26 urte, eta, bera sortu zelarik, bere ama zendu zen. Txikia zela Urruñako familia batek adoptatu zuen eta bertan hazi da: besteen ispilura, gizon itxuraz; bere baitan, itxura horrekin tirabiran. Azkenean, baina, den bezala bizitzeko apustua egin du, emakume baten azalean. Ez da erraza izan, bai beharrezkoa.
Atherbea eta Bizi elkarteek zein Etorkinekin kolektiboak foro bat antolatu dute apirilaren 20rako: "Immigrazioa bestela pentsatu, hemen berean ekin". Gobernu frantsesak aurkeztutako Asilo eta Immigrazio lege proiektua eztabaidagai izanen da, besteak beste.
Les Beaux Jours festibalaren hirugarren edizioa abiatua da apirilaren 19an Biarritzen. Igandera arte, musika estilo askotarikoak eskainiko dituzte artistek.
Gazte egonaldientzako izen-emateak idekiak dira. Hamabi egunez zinematografia eta ikus-entzunezkoan formatzeko aukera ematen die interesatuak direnei.
Joseba Sarrionandiaren obra literarioaren gainean idazle iurretarraren unibertsoa harilkatuko duen film kolektiboan lanean ari dira Euskal Herriko eta atzerriko hamabi zuzendari. Adabaki ekoiztetxearen aterpean, «Gure oroitzapenak» ikus-entzunezkoa hiru hamarkada baino gehiagoko deserria bizi duen euskal idazlearen iruditerian murgilduko da, Joseba Sarrionandiak pertsona, idazle eta pertsonaia gisa sortutako mundu literarioan barna.
Apirilaren 23an Sasiko Gaztetxearen auziaren epaia jakinaraziko du justiziak. Bitartean, apirilaren 16an abiatu zuten "Argi (h)astea" ekimenaren bidez, okupazioa hasi zutenetik egindakoa laburbilduko dute gazteek.
IRITZIA- Zerbitzu publikoen defentsan eta Emmanuel Macronek iragarri dituen errefermonen kontrako protesta berri bat antolatu dute apirilaren 19rako. Maika Lapoublek, LABeko Funtzio Publikoko arduradunak, mobilizatzaren beharra azpimarratu du Elekako iritzi artikuluan.
Lapurdin bizi zen ETAko kidearen heriotza salatzeko, Urruñako Jalgi taldeak panelak jarri ditu herriko itzulgunean. Jon Anzaren burua eta GALek hil zituen beste euskal herritarrenak bide-talo erdian landatu ditu. Apirilaren 18 batez desagertu zen, duela bederatzi urte, Jon Anza eta Tolosako erietxean aurkitu zuten bere gorpua hilabete batzuk geroago, anartean gertatu zena argitua izan gabe.
EDUKIA IRAKURTZEKO KLIKATU IZENBURUAN (ez giltzan).
Ikur hau duten albisteak ordaindu beharrekoak dira, harpideduna izan behar duzu horiek irakurtzeko. Baina erregistratzen bazara, opari gisa ordaindu beharreko albiste bat doan izango duzu egunero. Informazio gehiago hemen.
Cookien erabilpena. kazeta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Irakurriena